XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ez dago etika bat Estatuarentzat (
San Paulo-ren ereduan, kristautasunean, hiria ez, baina arima salbatu behar bait da (kristautasuna salbazio-doktrina erlijioso bat da, lehentiarki ez da moral bat), Estatuari eta politikari ez zaio ezertarako jaramonik egiten, bakoitzaren kontzientziako moral partikularra elaboratzen da, gehienez ere komunitate erlijiosoa izango da, kontenplatzen dena, ez politikoa.
Botere politikoari ez zaio onarpen oso eta guztizkoarena beste kontsiderazio modurik eskainiko, ezen ezta potestaterik Iainkoaganik baizen: eta diraden potestateak, Iainkoaz ordenatuak dirade
(Rom. 13.1).
Iainkoaz ordenatuak diraden potestate horietan, izenak nahi dituzunak idatzi: Zesar, Hitler, Stalin.
San Paulo fede berriaren propagandistarentzat hori dena berdin da.
Planteatzen dena, nola arima singular propioa salbatu, bakarrik da.
(Ez al da bitxia zein paulotarrak diruditen barneenean oraingo moral
Moral bat Estatuari iusnaturalismoak exijitzen zion oraindik (guk Aita Vitoria-ren izena eskertu ohi dugu).
Kristautasuna, funtsean.
Edo nahiago bada: platonismoa.
(Nietzsche-rentzat kristautasuna ez da platonismo herriarentzakoa besterik, platonismo vulgarea).
Esentzialismoa omen zen eta Modernian baztertu egin dira filosofaketa horiek.
Teoria politiko garaikidetarretan orain, Estatuaren moral-arazoak lekua Dretxoari utzi dio, Zuzenbidea eta legitimazio juridikoa izaten dira kontua edozein auzitan (Zuzenbide positiboa).
Nûrenberg-eko Prozesuaren kasua horregatixe zaigu interes berezikoa: zeren izenean kondena zitzakeen gizadiak buruzagi naziak?.
Zein zen
Krimenaren zenbat parte zegoen alemana izatean? (euskalduna, galtzailea?).
Zuzenbidea aparte (kodea), zein etika geratzen da? Non?.
15. Orain asko dagoen joera da, ezkutatuz edo ukatuz soluzionatzekoa problemak: ez dago abertzaleago eta gutxiago abertzalerik (
Azkenean, ez da horrelaxe aitortu nahiko, baina ez dago Estatuaren moralik, ez dago eta Estatua baino goragoko instantzia moralik, hura epaitu ahal izateko.